AGIPASE

AGIPASE

2013(e)ko ekaina 17, astelehena

TXARO ARTEAGA Y LA CUSTODIA COMPARTIDA








G. Zer iritzi duzu zaintza partekatuaren inguruan? 
E. Behar-beharrezkoa. Dena dela, batzuk horretan geratu dira, eta gizarte aldaketa hori baino askoz gehiago da. Zaintzak ez luke mugatu behar pertsonaren garapena, ez emakumeena, ez gizonezkoena, baina zoritxarrez orain arte emakumeak izan dira eta dira berengan dutenak ardura hori, esaten dena esaten dela. Zaintza gizarte osoaren ardura da, beraz, gobernuek zaintza horren parte izan beharko lukete, direna baino askoz gehiago, irtenbidea ez baita karga indibiduala mugatu gabe etorriko. Adibidez,Europako iparraldean, gizartearen banaketa eredu hori erabilita, zaintza denon ardura dela barneratuta, askoz aurreratuagoak dira, aberatsagoak. Datu bat emango dizut: mundu mailan, Nazio Batuen Erakundearen datuak dira, munduan egiten den lanaren %80 emakumeek egiten dute; gizonek, %20. Hala ere, emakumeok aberastasunaren eta jabegoaren %1 bakarrik daukagu, eta gizonezkoek beste %99. Mendebaldean egoera askoz aurreratuagoa daukagu, baina, zein erraza den atzera urratsak egitea, une honetan ikusten den bezalaxe.Denok gara genero sistemaren biktimak, nahiz eta batzuk ez diren konturatzen. Gizonezkoengan normalagoa da, beraiek daude-eta agintean. Emakumeengan zailagoa egiten zait ulertzea. Baina esan dudana: barneratu behar dugu gizarte osoaren ardura dela zaintza, erankundeak barne.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina